Anti H-Block
Anti H-Block | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | AHB |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Ideologia | Irlandar errepublikanismoa |
Historia | |
Sorrera | 1981 |
Koloreak |
Anti H-Block (euskaraz H-Blokearen Aurka) 1981eko Irlandako gose grebalariek urte hartako Ipar Irlandako eta Irlandako Errepublikako Hauteskundeetan aurkezteko erabili zuten hautesmarka da. "H-Block" delako Maze espetxearen laburdura da, espetxe horretan gose grebalariak preso zeuden bloke edo eraikinek oinplanoak H hizkiaren itxura baizuten.
Hautesmarka honen izenpean aurkeztu zen lehenbiziko hautagaia Bobby Sands gose grebalaria izan zen, 1981eko apirilean Ipar Irlandako Hauteskundeetan eta Fermanagh eta Hego Tyrone barrutian. Bere hautagaitzak barruti horretan irabazi, Westminsterreko Parlamentuan ordezkaritza eta eserlekua lortu eta Sands gose grebaren ondorioz hiltzean, Britainiar Gobernuak horrelakorik gehiago ez errepikatzeko asmoz bere nahierako legedialdaketa onartu zuen: ordutik aurrera urte bateko espetxe zigorra baina gehiago zuen preso orok ezingo zuen hauteskundeetara aurkeztu ezta Westminsterren eserlekurik izan ere. Hortaz, Britainiar Gobernuaren azpijoko hori ekiditeko, Sandsen agentea izan zen Owen Carron errepublikar ekintzailea "Anti-H-Block Proxy Preso Politiko" gisa aurkeztu eta ondorengo hauteskunde partziala ere irabazi zuen.
1981eko ekaineko Irlandako Errepublikako Hauteskunde Nagusian ere Anti H-Block markaren pean bederatzi errepublikar preso hautagai ere aurkeztu ziren. Kieran Doherty eta Paddy Agnew presoen hautagaitzek Cavan–Monaghan eta Louth barrutietako ordezkaritza bana irabazi zituzten, bienbitartean Joe McDonnell eta Martin Hurson errepublikar presoen hauatagaitzek Sligo–Leitrim eta Longford–Westmeath barrutietan ordezkaritzak lortzeko ozta-ozta gelditu ziren.
Anti H-Block hautesmarkak lortutako arrakasta eta babesaren ondoren Sinn Féin alderdiari elkartzen amaitu zuen.
1981eko Irlandako Erepublikako Hauteskunde Nagusietako hautagaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]██ Dáil Éireann parlamentuan eserlekua lortu zuten hautagaiak
Barrutiak | Hautagaiak | Taldekidetza | Lehen txandako bozkak | %a | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Cavan–Monaghan | Kieran Doherty | Provisional IRA – Sinn Féin | 9.121 | 15,10 | Laugarren kontaketan hautatua |
Clare | Tom McAllister | INLA – Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialista | 2.120 | 4,68 | |
Cork North-Central | Mairéad Farrell | Provisional IRA – Sinn Féin | 2.751 | 6,05 | |
Dublin West | Anthony O'Hara | INLA – Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialista | 3.034 | 6,49 | Patsy O'Hara gose grebalariaren anaia |
Kerry North | Seán McKenna | Provisional IRA – Sinn Féin | 3.860 | 11,26 | |
Longford–Westmeath | Martin Hurson | Provisional IRA – Sinn Féin | 4.573 | 10,08 | |
Louth | Paddy Agnew | Provisional IRA – Sinn Féin | 8.368 | 18,29 | |
Sligo–Leitrim | Joe McDonnell | Provisional IRA – Sinn Féin | 5.639 | 11,82 | Laugarren kontaketan kanporatua |
Waterford | Kevin Lynch | INLA – Irlandar Alderdi Errepublikar Sozialista | 3,337 | 7.63 |
Beste hautagaiak:
Barrutiak | Hautagaiak | Kidetasun politikoa | Lehen txandako bozkak | %a | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
Cork South-West | Sean Kelleher | Independent Anti H-Block | 1,097 | 3.25 | Anglo-Irlandar Gerra garaiko Tom Kelleher Corkeko IRAkidearen semea |
Dublin North-Centrall | Vincent Doherty | People's Democracy/National H Block/Armagheko Batzordea | 1,481 | 3.65 | |
Dublin North-East | Paddy Healy | Langileen Errepublikarako Liga/H-Blockeen aurkako sindikatulariak | 1,063 | 3.65 | Seamus Healyren anaia. |